Arrankudiaga Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerria da, Nerbioi ibarrean kokatutakoa.
1968ean Zolloko udalerria anexionatu zitzaion.
Eduki-taula.
Mugakideak
Ipar-mendebaldean Alonsotegi, ipar-ekialdean Arrigorriaga, ekialdean Ugao, mendebaldean Laudio eta hegoaldean Arakaldo mugakide ditu.
Auzoak
Arene, Zuloaga, Atxeta , Uribarri, Zollo eta herrigunea auzo nagusiak dira.
Herriko berezko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko multzokoa. Bestela, Arrankudiagako bertso-eskola aipatzekoa da.
Inguru naturala
Mendebaldean Ganekogortako mendilerroa dauka, udalerria Goikogane, Kamaraka edo Mugarriluze mendietara igotzeko ohiko abiapuntua izanda.
Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies. Si continúas navegando, aceptas su uso.